XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MANU: ¿Eta oraiñ berrogei urteko kontuak nola jakin bear dituk?.

JOAKIÑ: Bai ta geyagokuak ere.

¿Beorrek bai aldaki, Jesukristo nola ilzuten bi lapurren erdiyan?.

MANU: Bai, bazekiat, gurutzian.

JOAKIÑ: Berrogei urte bañon geyago dira bada ura ill zutela.

MANU: Bai bañon au zekiat eta ik ere badakik elizak orla erakusten digulako.

JOAKIÑ: Beon erriko elizak erakutziko du, gurian dana mutua da.

MANU: ¿Eskilla mingain gabiak al dira zuen erriyan? ¿Ez aldute mezetara deitzen?.

JOAKIÑ: Bai.

MANU: Orduan ez dek mutua.

JOAKIÑ: Ezkillak ez, bañan eliza bai.

MANU: Dala bat, eta dala bestia, oraiñ egingo dizkiagu kontuak.

Emen dek mikeletia.

JOAKIÑ: ¿Zertara dator? (Bildurrez) ¿Egiyetan al dabill? astu zitzayola uste nuben.

MANU: Pasa Sebastián.

BEDERATZIGARREN IRUDIA.

Lenguak eta Sebastián (mikeletia).

SEBASTIAN: ¿Zer gertatzen da emen Manu, orren presaka deitzeko?.

JOAKIÑ: Ez bezayo ezere chinistu.

SEBASTIAN: Isho zu.